XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22.3.- KONMUTADOREAK.

Hotel-Konmutadorea izenez ere ezagunak dira; kanpotik etengailuaren antzekoa bada, barnean beste txapa txiki bat erantsi zaio.

Era honetan konmutadorea posizio batean aurkitzen denean, zirkuitu bat itxi egiten du, bestea irekia mantenduz.

Egoera aldatuz gero, itxita zegoen zirkuitua ireki egiten da eta irekita zegoena itxi.

22.8 irudian adibide bat agertzen da.

Konmutadorea posizio batean aurkitzen denean 1a 2arekin kontaktuan jartzen dira 1-2 kontaktua lortuz eta A lanpara piztuz.

Posizioa aldatuz, 1-2 kontaktua moztu egiten da, 1-3 kontaktua sortuz, A lanpara itzaltzen da, B piztuz.

1 borneari borne amankomun deritzo eta markatuta dago (kolore desberdina, gurutze bat grabatuta, etab.), konektatzerakoan erroreei ihes egitearren.

Borne amankomuna konmutatu baten lehen eta azken konmutadore bezala erabiltzen da (hargailu bat zenbait leku desberdinetatik pizteko eta itzaltzeko posibilitatea da konmutatua).

Etengailuetan bezala, jasan ditzakeen tentsio eta intentsitate maximoak grabatuta daramatza.

22.4.- GURUTZAKETA.

Gurutzaketa-konmutadore izenez ere ezagutzen da.

Honek duen funtzioa ongi adierazten du bere izenak: ikus dezagun bada 22.9 irudiko adibidea.

Etengailu bikoitz baten antza du, baina bere funtzionamendua oso desberdina da.

Posizio batean 1a 2arekin eta 3a 4arekin konektatzen ditu, 1-2 eta 3-4 kontaktuak lortuz (etengailu bikoitza bezala) eta beste posizioan kontaktuak gurutzatu egiten ditu, esate baterako 1-4 eta 2-3 kontaktuak itxiz.

Adibidez 1 bornea askatzen bada eta funtzionamenduari arretaz behatzen badiogu zera ikusiko dugu; posizio batean 3a 2arekin ixten dela eta bestean 3a 4arekin.

Beraz, hotel-konmutadore bezala funtzionatzen duela.